20 BROKERRIK HOBERENAK

Plimsoll analisiaren arabera, aseguru artekaritza BIKAINetako bat gara.

TALDEA

Gure proiektua pertsonengan eta haien etengabeko prestakuntzan oinarrituta dago.

ETORKIZUNA

Epe ertain eta luzeko ikuspegia duten proiektu profesional sendo eta serioetan sinisten dugu.

COINBROKER EUSKADI

Oñatin jaio zen, 2015ean, eta, hurbiltasunean eta profesionaltasunen oinarrituta, hazteko ikuspegi estrategikoa duten aseguruen sektoreko profesionalek osatutako proiektu lokala da.

Aholkularitza zerbitzu independentea eskaintzen dugu. Aseguruak ulertzeko filosofia desberdina dugu, bezeroari laguntzea da gure lehentasuna eta benetako helburua, eta hori da gure zerbitzuaren benetako balioa.

ASEGURUAK
ENPRESENTZAT


Talde handi baten parte izateak produktu esklusiboak lortzea ahalbidetzen digu, neurrira eginiko estaldurak, klausula bereziak, … gure bezeroentzat onuragarriak. Gainera, ezbeharren departamentua dugu. Eta, gure bezeroen interesak defendatzeko gabinete eta abokatuekin lan egiten dugu.

ASEGURUAK
AUTONOMOENTZAT


Aholkularitza profesionala eskaintzen dugu. Bermatu nahi ditugun arriskuen balorazioa egiten dugu, plan pertsonalizatua eskainiz, autonomo bakoitzari egokituta, eta kostuen optimizazioa lortuz.

ASEGURU
PARTIKULARRAK


Arrisku guztien balorazioa egiten dugu, konpainia ezberdinak kontuan hartuta. Horrela, aseguru programa pertsonalizatua eskaintzen dugu eta kosteen optimizazioa lortzen dugu. Gainera, ezbeharra gertatzen bada, bezeroari berehalako laguntza eskaintzen diogu gure departamentutik zuzenean.