Skip to main content

Sutsuki zure alboan

Filosofia ezberdina dugula diogu, gure lehentasuna eta benetako helburua bezeroa laguntzea delako: gure esfortzu guztia bezeroen interesak defendatzera bideratzen dugu, aseguruak saltzera mugatu beharrean. Zer esan nahi du honek?

metodoa

01

Aholkatu

Zure sektore eta jarduerak izan ditzakeen arrisku espezifikoak sakon aztertzen ditugu; benetan behar dituzun aseguru eta estaldurei buruzko orientazioa emanez.

02

Aseguruak eskaini

Artekaritza independentea garenez, hau da, ez gaudenez aseguru konpainia jakin batera loturik, produktu esklusiboak lortzen ditugu (estaldura pertsonalizatuak, klausula bereziak etab.), etekin maximoa lor dezazun.

03

Jarraipena egin

Beharrezko aseguruak kontratatuta daudenean, urteroko jarraipen proaktiboa egiten dugu, polizak egokituz arriskuak aldatu badira. Hau funtsezkoa da arriskuan egotea ekidin, edo lar aseguratuta (behar baino gehiago ordainduz) egotea saihestu nahi baduzu. Eta ez dute artekaritza guztiek egiten.

*

Ezbehar baten kasuan

Barne-prozesu bat jartzen dugu martxan beharrezko tramite guztiak guk-geuk kudeatzea ahalbidetzen diguna. Horrela, bezeroak ez du ezer egin behar: ez kezkarik, ezta denbora-galtzerik ere.
Eta batez ere, gure bezeroak babesten ditugu. Beharrezko balitz, aseguru konpainiei aurre egiteko poliza juridikoak ere baditugu.

Aseguratuta egotea ez baita nahikoa

Babestuko zaituen aliatu fidagarri bat izatea da kontua: gauzak okertzen direnean (suteak, lapurretak, erreklamazioak, istripuak…), zure alde borrokatuko duena.

metodo
Gure artekaritzak ez du inolako loturarik aseguru etxeekin. Honi esker, zure kasura hoberen egokitzen diren aseguruak bilatu ditzakegu.

INDEPENDENTZIA

Euskadi osoan sakabanatutako lan-talde zabalari esker, zure ondoan gaude, behar duzunean. Batez ere, arazoak daudenean.

GERTUTASUNA

Merkatuko konpainia garrantzitsuenekin egiten dugu lan (Axa, Allianz, Zurich, Generali, Mapfre, DKV, Reale, Occident, Lagun Aro, Surne…). Eta Plimsoll Top 25 Best brokers txostenaren arabera, estatu mailako artekaritza bikainenetako bat gara.

FIDAGARRITASUNA

Bezeroarekin. Estaldura onenak eskainiz eta, behar izanez gero, aseguruen aurrean bere interesak defendatuz. Ez zara bakarrik geratuko.

KONPROMEZUA

cbk
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri iruditzen zaizkizun ulertzen.