metodoa

01

Aholkatu

Zure sektore eta jarduerak izan ditzakeen arrisku espezifikoak sakon aztertzen ditugu; benetan behar dituzun aseguru eta estaldurei buruzko orientazioa emanez.

02

Aseguruak eskaini

Artekaritza independentea garenez, hau da, ez gaudenez aseguru konpainia jakin batera loturik, produktu esklusiboak lortzen ditugu (estaldura pertsonalizatuak, klausula bereziak etab.), etekin maximoa lor dezazun.

03

Jarraipena egin

Beharrezko aseguruak kontratatuta daudenean, urteroko jarraipen proaktiboa egiten dugu, polizak egokituz arriskuak aldatu badira. Hau funtsezkoa da arriskuan egotea ekidin, edo lar aseguratuta (behar baino gehiago ordainduz) egotea saihestu nahi baduzu. Eta ez dute artekaritza guztiek egiten.

*

Ezbehar baten kasuan

Barne-prozesu bat jartzen dugu martxan beharrezko tramite guztiak guk-geuk kudeatzea ahalbidetzen diguna. Horrela, bezeroak ez du ezer egin behar: ez kezkarik, ezta denbora-galtzerik ere.
Eta batez ere, gure bezeroak babesten ditugu. Beharrezko balitz, aseguru konpainiei aurre egiteko poliza juridikoak ere baditugu.

Aseguratuta egotea ez baita nahikoa

Babestuko zaituen aliatu fidagarri bat izatea da kontua: gauzak okertzen direnean (suteak, lapurretak, erreklamazioak, istripuak…), zure alde borrokatuko duena.

metodo