ZORROAREN EROSKETA


Aurki negozioa uzteko aukera aztertzen ari bazara eta urteetan lanean egindako inbertsioaren balioa nabarmendu nahi baduzu, orain da zure etapa berrian pentsatzen hasteko unea.

Garrantzitsua da gaia aurretiaz lantzea, izan ere, denbora tarte jakin batean zure babesa beharko dugu trantsizioa modu antolatuan egiteko, zure bezeroak esku onetan geldituko direla bermatuz.

INTEGRAZIOA


Zure negozioa saldu nahi ez baduzu, baina talde bikain batean sartzea zuretzat aukera ona izan daitekeela uste baduzu, COINBROKER EUSKADIn aukera hori duzu; hau eskaintzen dizugu:

  • Etengabeko prestakuntza
  • Negozio estrategia pertsonalizatua
  • Multitarifikatzailea
  • Laguntza profesionala
  • Lege betebeharrak betetzea

LANKIDETZA


Formatu hau diru sarrerak handitu nahi dituzten profesional independenteentzat pentsatuta dago, bezeroei zerbitzu integrala eskainiz:

  • AHOLKULARITZA
  • KABOKATUAK
  • HIGIEZINAK
  • KONTSULTORIAK
  • Beste batzuk

HEDAPEN PROIEKTUA

Gure hedapen proiektuaren baitan, enpresa eta eragile berriak erakartzea dugu lehentasun, eskuz esku elkarrekin lan egiteko, betiere gure profesionaltasuna eta konpromisoa agerian uzten duten balioetan oinarrituta.

ELKARREKIN, ZURE HELBURUAK BETETZEKO


Aseguru artekaritza handi bateko kide izateak ahalbidetzen du produktu esklusiboak, neurrirako estaldurak, klausula bereziak, eta beste hainbat gauza lortzea eta gure bezeroek horietaz baliatu ahal izatea.

TXERTATU ZURE NEGOZIOA PROIEKTU SENDO BATEAN


Txertatu zure negozioa hurbileko proiektu sendo batean, hots, zuri zein zure bezero zorroari egonkortasuna eta profesionaltasuna eskainiko dizkizuen proiektu batean.

PRESTAKUNTZA, HURBILTASUNA ETA PROFESIONALTASUNA


Gure ustez, balioek bereizten gaituzte gainerakoengandik. Gure lantaldeko kide izan nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, eta hitz egingo dugu.