Bezeroei aholkularitza eta laguntza eskaintzen diegu, gertutasunetik, ezagutzatik eta inplikaziotik abiatuta. Negozio bakoitza sakontasunez aztertzen dugu, bere arriskuak identifikatuz, benetan beharrezko diren estaldurak izango dituen aseguru-programa sortzeko.
enpresak
Sektore eta arrisku mota bakoitzerako aseguru espezifikoak eskaintzen ditugu, zure enpresaren benetako beharretara egokituta.

fundizioak, makina-erreminta, mekanizatuak, galdaragintza, tratamendu termikoko enpresak…


aholkularitzak, web-garapena, software-garapena, informatika-mantentze-lanak, higiezinen agentziak, eta abar.


Ondasun Materialak / ETE
Aseguru honek zure ondasunak eta aktiboak babesten ditu —altzariak, instalazioak, makineria— sute, lapurreta edo hondamendi naturalen aurrean.
Makineria Matxura
Zure jarduera makinerian oinarritzen bada, asegurua honek konponketa edo ordezkapen gastuak estaltzen ditu matxuraren kasuan, zure jarduerak etenik gabe jarrai dezan.
Merkatariak eta Bulegoak
Aseguru hau zure merkataritza-establezimendua edo bulegoa babesteko pentsatua dago, instalazioak, produktuak eta ekipoak barne, sute, lapurreta edo bandalismo kasuen aurrean.
Erantzukizun Zibila
Aseguru honek zure ondarea babesten du hirugarrenei eragin diezazkiekezun kalteen aurrean: produktu akastunen ondorioz, zure jardueraren ustiapenagatik edo baita lan-istripu baten ondorioz langileek egin ditzaketen erreklamazioengatik ere.
Erantzukizun Zibil Profesionala
Aholkularitza edo zerbitzu espezializatuak eskaintzen badituzu, aseguru honek bezeroen aurrean akats edo arduragabekeria profesionalengatik egin ditzaketen erreklamazioetatik babesten zaitu.
Administratzaileen eta Zuzendarien Erantzukizun Zibila
Kargu zuzendariak betetzen dituztenentzat, aseguru honek erabaki oker edo arduragabekerien ondoriozko erreklamazioak estaltzen ditu, enpresari edo akziodunei eragin diezazkieketenak.
Ingurumen-Erantzukizuna
Zure jarduerak ingurumen-inpaktua izan badezake, aseguru honek estaltzen ditu ingurunean eragindako kalteak, adibidez substantzia toxikoen isurketak, kutsadura edo ekosistemen aldaketak.
Merkantzien Garraioa
Zure enpresak salgaien garraioa egiten badu lan, aseguru honek garraioan zehar egindako kargaren kalteak, galerak edo lapurretak estaltzen ditu, bai produktuak bai ibilgailuak babestuz.
Zibersegurtasuna
Datu sentikorrak kudeatzen badituzu edo online transakzioak egiten badituzu, aseguru honek zibererasoen, informazio-galeren eta iruzur elektronikoen aurrean babesten zaitu.
Bizitza eta Istripuen kolektiboak
Langileak badituzu, aseguru honek heriotza edo istripuen estaldura eskaintzen du, eta hitzarmen kolektiboetan sar daiteke. Zure taldeari segurtasuna eta lasaitasuna emateko modu bat da.
Osasun Talde-aseguruak
Aseguru honek gastu mediko eta ospitalekoak estaltzen ditu, zure talde osoarentzat osasun pribatura sarbidea eskainiz.
Kreditu eta Kauzioa
Bezeroei ordainketa-epeak eskaintzen badizkiezu edo kredituan lan egiten baduzu, aseguru honek kobrantzak bermatzen ditu, bezero batek konpromezuak betetzen ez baditu ere.
autonomoak
Autonomoen behar eta arriskuak ondo ezagutzen ditugu. Horregatik, profil profesional bakoitzera egokitutako aseguruak eskaintzen ditugu, lasaitasunez egin dezazun lan.
Eguneko baja
Gaixotasun edo istripu baten ondorioz ezin baduzu lanik egin, diru-sarreren galera estaltzen du. Eguneko kalte-ordaina jasoko duzu bajak irauten duen bitartean, zure ekonomiak aurrera jarrai dezan, nahiz eta zuk gelditu beharra izan.
Menpekotasuna
Menpekotasun oso edo partzialeko egoeran bazaude, babes ekonomikoa eskaintzen du. Prestazio batek zure autonomia mantentzen lagunduko dizu eta eguneroko zaintzak estaltzea bermatuko duzu.
Erantzukizun Zibila
Aseguru honek zure ondarea babesten du hirugarrenei eragin diezazkiekezun kalteen aurrean: produktu akastunak, zure jardueraren ustiapenagatik sortutako kalteak edo lan-istripu baten ondorioz langileek egin ditzaketen erreklamazioak.
Bizitza
Heriotza edo ezgaitasun kasuetan kalte-ordain ekonomikoa bermatzen du (ezgaitasun partziala/profesionala edo osoa). Zuretzat garrantzitsuak diren pertsonak babestuta egongo dira, eta zure erantzukizun pertsonal edo profesionalek jarraipena izango dute.
Istripuak
Istripu baten ondoriozko kalte fisikoak estaltzen ditu, bai jarduera profesionalean sorturikoak eta baita hortik kanpokoak ere. Kalte-ordaina eskaintzen du ezgaitasun partzial, profesional edo osoaren kasuan, eta beharrezkoa izanez gero, istripu-heriotza aurrean ere bai.
partikularrak
Zure lasaitasuna eta zure ingurukoena, babesten ditugun gauzen artean daude. Enpresa eta autonomoetan espezializatuak egon arren, partikularrei ere eskaintzen dizkiegu aseguruak.
Bizitza
Aseguru honek kalte-ordain ekonomikoa bermatzen du heriotza edo ezgaitasun kasuetan (ezgaitasun partzial/profesionala edo osoa). Hartzaileen babesa ziurtatzen du ustekabeko egoeren aurrean, egonkortasun ekonomikoa emanez eta mailegu, hipoteka edo bestelako betebeharrak estaliz.
Heriotza
Heriotza-aseguruak hildakoaren ondoriozko gastuak eta kudeaketak estaltzen ditu: hileta-zerbitzuak (hiletako enpresa aukeratu dezakezu), garraioak, izapide legalak, hilerria, errepatriatzea, eskelak, loreak, hilkutxa eta abar. Ekonomia-arazoak saihesten laguntzen du eta guztia itxita geratuko dela bermatzen dizu, zu jada hemen ez zaudenean.
Osasuna
Espezialista eta osasun-zentro pribatu zabal batera sarbidea eskaintzen du, estaldura emanez kontsultetan, proba diagnostikoetan, ospitaleratzean, ebakuntza kirurgikoetan eta larrialdiko arreta medikoan.
Ibilgailuak
Gidaria bazara (autoa, motoa, furgoneta, autokarabana…), zure ondasunak eta hirugarrenei eragindako kalteak estaltzeko poliza bat behar duzu: istripuak, matxurak, suteak, kristalen hausturak, errepideko laguntza, ordezko ibilgailuak etab. izango dituzu kontratatutako estalduraren arabera (oinarrizkoa, hirugarrenen hedapena edo kalte guztien aurkakoa).
Etxebizitza
Zure etxebizitzari eta haren edukiei eragin diezazkieketen kalte materialak estaltzen ditu: suteak, iragazpenak, lapurretak, kristalen hausturak, kalte elektrikoak eta bestelako ezustekoak. Erantzukizun zibila, larrialdiko laguntza eta konponketa-zerbitzuak ere barne hartzen ditu.
Beste batzuk
Merkataritza, elkarte gastronomikoak, bizilagunen komunitateak eta partekatutako beste espazio batzuk ere aseguratzen ditugu. Guztion artean eraikitzen duguna babestea ere garrantzitsua delako.

