INDEPENDIENTEAK GARA
Ez dago loturarik artekaritza eta aseguru konpainiaren artean; horregatik, beti gure bezeroen interesak defendatzen ditugu.
HURBILTASUNA
Gure talde zabalari esker, zugandik hurbil gaude, zure eskura, behar gaituzun lekuan eta unean.
ESPERIENTZIA ZABALA
Merkatuko konpainia ezagun eta indartsuenekin eginten dugu lan (DKV, Reale, Mapfre, Allianz, Axa, Liberty, Plus Ultra-Catalana, Zurich, etab.)
ASEGURUAK ENPRESENTZAT
Independenteak gara, eta adituak enpresa eta autonomoen aseguruetan. Gure helburua enpresari laguntzea da, dituen arriskuak aseguratzeko, elkarrekin soluzio onenak bilatuz.
ASEGURUAK: ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK
Talde handi baten parte izateak produktu esklusiboak lortzea ahalbidetzen digu, neurrira eginiko estaldurak, klausula bereziak, … gure bezeroentzat onuragarriak.
Gainera, ezbeharren departamentua dugu. Eta, gure bezeroen interesak defendatzeko gabinete eta abokatuekin lan egiten dugu.
ASEGURUAK: AUTONOMOENTZAT
Aholkularitza profesionala eskaintzen dugu. Bermatu nahi ditugun arriskuen balorazioa egiten dugu, plan pertsonalizatua eskainiz, autonomo bakoitzari egokituta, eta kostuen optimizazioa lortuz.
ASEGURU PARTIKULARRAK
Arrisku guztien balorazioa egiten dugu, konpainia ezberdinak kontuan hartuta. Horrela, aseguru programa pertsonalizatua eskaintzen dugu eta kosteen optimizazioa lortzen dugu.
Gainera, ezbeharra gertatzen bada, bezeroari berehalako laguntza eskaintzen diogu gure departamentutik zuzenean.
BIZITZA
Benetan behar duzun bizitza asegurua kontratatzen lagunduko dizugu.
HERIOTZA
Zerbitzu osoa, berme guztiarekin eta eguneratuta. Bezeroak aukeratuko du: ehorztetxea, hilerria, aberriratzea,…
OSASUNA
Konpainia espezializatuekin lan egiten dugu: DKV, Sanitas, Mapfre, IMQ, eta abar.
BESTE BATZUK
Beste aseguru batzuk ere egiten ditugu: komertzioak, elkarte gastronomikoak, komunitateak, etxekoak, eta abar.